Industriako profesional bat dokumentazioa kontsultatzen lantegi batean

GESUB · ENPRESA JARDUEREN KOORDINAZIOA

CAE softwarea, zure dokumentazioa kontrolpean izateko

Zure azpikontraten dokumentazioa, antolatuta.
Koordinazioaren kontrol handiagoa, administrazio-lan gutxiago.

% 100 onlineInstalaziorik gabeLaguntza barne

Eskatu doako online demoa

Ezagutu nola erraztu zure CAE dokumentuen kudeaketa.

ENPRESA JARDUEREN KOORDINAZIOA, ERRAZAGO

Zure azpikontratak kudeatzeko behar duzun guztia

Dokumentuak biltzeko, eskakizunak berrikusteko eta enpresen zein langileen informazioa eguneratuta izateko online softwarea.

Denbora aurreztu

Murriztu dokumentuak eskatzeko, sailkatzeko eta haien jarraipena egiteko lanak. Kontsultatu toki bakarretik zer dokumentazio falta den eta zein berrikusi behar den.

Koordinazioa eta CAE eskakizunak

Egokitu dokumentazio-eskakizunak azpikontrata eta langile bakoitzaren jarduerara. Gesubek enpresa jardueren koordinazio-prozesuak antolatzen laguntzen dizu.

Lantegiko sarbide-kontrola

Egiaztatu zure instalazioetara sartzen diren langileen dokumentazioaren egoera, eta kontrolatu sarbidea zuk zehaztutako eskakizunen arabera.

Lagundu zure azpikontratei

Azpikontrata bakoitzak falta zaizkion dokumentuak kontsultatu eta zuzenean bidal ditzake. Erraztu dokumentazioa jasotzeko, sailkatzeko eta artxibatzeko lana.

Erabiltzaileen kudeaketa

Lan egin erabiltzaile kopuru mugagabearekin eta sarbide-rol desberdinekin. Kudeatu azpikontratak eta langileak, sarbide-datuen bidalketa eta bilaketa-tresnak erabiliz.

Dokumentuen baliozkotzea

Aurkitu baliozkotzeko dauden dokumentuak, egiaztatu haien edukia eta kontrolatu iraungitze-datak. Jakinarazpen automatikoek eskaera bakoitzaren jarraipena errazten dute.

Ibilbidea enpresa jardueren koordinazioan

54.605Gordetako dokumentu
6.958Kudeatutako langile
1.116Kudeatutako azpikontrata

Gesuben erabileraren datu historikoak.

GURE BEZEROEN ESPERIENTZIA

Gure bezeroen iritziak

GESUBen laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke gure azpikontratetatik kontrolatu behar dugun dokumentu kopurua behar bezala kudeatzea (26.000 baino gehiago 2016an). Guztiz pertsonaliza daitekeen tresna da, eta gure kontrol-sistemaren funtsezko zutabea.

PGZko Prebentzio Zerbitzu Propioaren koordinatzailea

Erabiltzaile garen aldetik, GESUBek dokumentuen kontrolaren lan konplexua asko errazten duela uste dugu. Dokumentazioa eskatzen duen enpresarentzat tresna malgua da: hornitzaile bakoitzaren ezaugarrien arabera eskatu beharreko dokumentazioa zehaztu eta pertsonalizatzeko aukera ematen du. Dokumentazioa igotzen duten enpresentzat, berriz, erabiltzeko nahiko plataforma erraza da, eta laneko arriskuen prebentzioko dokumentazio guztia eskura izateko datu-base gisa ere balio du.

Previtek SPA

Plataforma intuitiboa eta erabilerraza da. Gure kontratei eskatzen diegun laneko arriskuen prebentzioko dokumentazio guztia modu ordenatuan eta logikoan artxibatzeko aukera ematen du.

Papel Aralar, S.A.

HASI AURRETIK

CAE softwareari buruzko ohiko galderak

Hasi aurretik zure zalantzak argitzen ditugu.

Informazio gehiago behar duzu? →
Zer da CAE software bat?

Enpresa jardueren koordinazioa antolatzeko tresna bat da. Gesubek enpresen, azpikontraten eta langileen dokumentazioa biltzen du, eta berrikustea, baliozkotzea eta jarraipena egitea errazten du.

Zer dokumentu kudea ditzaket Gesubekin?

Enpresa edo langile bakoitzak entregatu behar dituen dokumentuak zehaztu ditzakezu, egin beharreko jardueraren arabera. Plataformak falta direnak kontsultatzeko, dokumentazioa baliozkotzeko eta iraungitzea kontrolatzeko aukera ematen du.

Programarik instalatu behar da?

Ez. Gesub Interneteko konexioarekin nabigatzailetik erabiltzen den online aplikazioa da. Eguneraketak automatikoki txertatzen dira.

Azpikontratek beren dokumentuak igo ditzakete?

Bai. Baimendutako azpikontratek beren dokumentuetara sartzen dira, zer informazio falta den kontsultatzen dute eta eskatutako dokumentazioa bidaltzen dute. Zure taldeak jasotakoa berrikusi eta baliozkotzen du.

Nola ikus dezaket erakustaldi bat?

Eskatu doako demoa inprimakiaren bidez. Gure taldeak sarbidea emango dizu edo 15 minutu inguruko erakustaldi gidatu bat hitzartuko du zurekin. Laguntza teknikoa barne dago gure bezeroentzat.

Deitu. Pozik lagunduko dizugu.

Zure enpresa jardueren koordinazioa errazago kudeatzen lagunduko dizugu.

Jarri harremanetan