IBD INTERNET · 1996TIK
Ezagutza eta teknologia enpresen zerbitzura
IBD Interneten esperientzia teknologikoa, enpresa jardueren koordinazio errazago baten zerbitzura.
Zurekin batera aurrera egiten duen taldea
Zerbitzu teknologiko integralak eskaintzen dituen enpresa gara. Interneten aitzindariak izan ginen Gipuzkoan; 1996an sendotu ginen eta ordutik aurrera egiten jarraitu dugu, teknologia berriak txertatuz eta gure jarduera-eremuak zabalduz.
Erakundeekin, udalekin, elkarteekin, enpresa handiekin eta negozio txikiekin lan egiten dugu. Gure bezeroen beharrak desberdinak dira; horregatik, zerbitzu pertsonalizatua eta hurbila eskaintzen dugu.
Gesuben bidez, esperientzia hori beren azpikontraten dokumentazioa antolatu eta enpresa jarduerak koordinatu behar dituzten enpresen eskura jartzen dugu.
Ezagutu gure taldea